Maiz egiten diren galderak

Club AVIAko txartel nagusi berria egiteko beharra baduzu, eurovaleak trukatzeko

Eskatu AVIA Zerbitzugune Sarean. Beste txartel bat emango dizute berehala; kutxan hartuko zaituen pertsonak emango dizun orria bete eta kito; ez duzu besterik egin behar. Horrela, zure txartel berriarekin lortzen dituzun eurovaleak zure saldoan metatu eta trukatu ahal izango dituzu.

Club AVIAko saldoa da garrantzitsuena, ez txartela. Bazkide batek txartel bat baino gehiago izan ditzake, baina txartel nagusia bat baino ez da, eta horrek ematen dio eurovaleak trukatzeko aukera. Zure txartel nagusia AVIAko zerbitzuguneak emandako azken txartela izango da, hari lotutako inprimakia txartel nagusiari dagokiona baldin bada.

Lehen zenuen txartela galdu baduzu, AVIA Zerbitzugune Sarean beste txartel bat eskatu besterik ez duzu egin behar.

Zure eurovale-saldoa eta/edo egindako mugimenduak ezagutu nahi badituzu

Sartu hemendik Bazkideen Atalean eta, Erabiltzaileari dagokion lekuan, idatzi zure Club AVIAko txartelaren azken sei digituak. Gakoan, idatzi zure NANa, letrarik gabe. Sartzen zarenean, gakoa aldatu egin ahal izango duzu, nahi baduzu. Gogoan izan eurovaleak Club AVIAri atxikitako AVIA Sareko edozein zerbitzugunetan truka ditzakezula.

Zure Club AVIAko txartelaren abantailen berri izateko

Club AVIAren Abantailen atalean informazio eguneratua aurkituko duzu. Zure intereseko marka eta zerbitzuekin harremanetan jartzeko proposamena egin nahi badiguzu, zure iradokizunak eskerronez jasoko ditugu.

Iradokizunak

Zure iradokizunak eman nahi badizkiguzu edo gurekin harremanetan jarrai nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Club AVIAren sustapenetan parte hartzeko

AVIA Zerbitzugune Sarean eta webeko lehiaketetan. Informazio gehiago, hemen.

Zure tiketak saria lortu duen jakiteko

Sartu Club AVIAren sustapen eta zozketetan (klikatu hemen). Sariak zuzenak eta Eurovale bidezkoak badira, zure saldoan erantsiko dira 72 ordutan.

Datuak eta abar eguneratzeko

Sartu hemendik Bazkideen Atalean eta, Erabiltzaileari dagokion lekuan, idatzi zure Club AVIAko txartelaren azken sei digituak. Gakoan, idatzi zure NANa, letrarik gabe. Sartzen zarenean, zure datuak egiaztatu egin ahal izango dituzu, atalean ageri diren jarraibideak betez.

Zure produktu eta zerbitzuak Club AVIAko bazkideei eskaintzeko

Club AVIAko bazkideei abantailak eskaini nahi badizkiezu, bidali zure proposamena inprimaki honen bidez.

Bazkide izan nahi baduzu

Web honetan eman dezakezu izena, doan. Aukeratzen duzun AVIA zerbitzugunean hartu ahal izango duzu txartela.

Deskontatu Eurovaleak® AVIA berokuntzarako gasolio-eskabidean, automobil elektrikoa kargatzean edo petrolio-gas likidotua hartzean.

Sentitzen dugu, deskontua atxikitako AVIA sareko erregai-zerbitzuguneetan hartutako gasolina edo gasolioa edota dendako eskabideak ordaintzeko bakarrik da baliagarria.