Zer da Club AVIA?

AVIA gasolina-zerbitzuguneen fidelizazio-programa da. Abantaila esklusiboen hornigailu bat zuretzat, betiko. Gainera, gardena eta doakoa da.

Zein dira haren abantailak?

Bi onura-mota lortuko dituzu. Alde batetik, diru asko aurreztuko duzu erregaian, dendan eta beste AVIA produktu batzuetan. Deskontu horiek Club AVIAko txartelean automatikoki metatzen dira EUROVALEen bidez.

Euro batek eurovale bat balio du.

Horren erraza. Adibidez, hamar eurovale badituzu, hamar euroren truke alda ditzakezu, erregaia botatzeko edo dendan zerbait erosteko.

Eta, bestetik, zure neurrirako abantailak eskainiko dizkizute:
Deskontu-kupoi pertsonalizatuak, opariak, zozketak eta deskontu esklusiboak enpresa laguntzaileetan.

Clubaren beste abantaila batzuk

Bazkideentzat egiten diren sustapenetan parte hartu ahal izango duzu: sariak zozkatzen dira Club AVIAri atxikitako sareko zerbitzugune guztietan.

Eta, txartelari esker, gure enpresa elkartuek eskaintzen dizkizuten beste abantaila batzuk ere lortu ahal izango dituzu: turismoa, automozioa, aisia eta abar.

Nola egin bazkide

Oso erraza da. Zure gasolina-zerbitzugunean edo webgunean aurkituko duzun inprimakia bete besterik ez duzu egin behar. Eta kito. Txartela zerbitzugunean bertan jasoko duzu, eta lehen erosketatik aurrera eurovaleak metatzen hasiko zara.

Eta txartela aldean ez badaramazu ere, kobrantza bakoitzean zure nortasuna egiaztatzeko nahikoa duzu NANa erakustea.

Bazkidea zaren aldetik, atxikitako AVIA gasolina-zerbitzuguneek eskaintzen dituzten abantailez baliatu ahal izango zara. Horretarako, komunikazioak jaso ahal izango dituzu, baita bide elektronikotik ere, AVIA produktu eta zerbitzuen gaineko deskontuei, sustapenei eta informazio garrantzitsuei buruz.

Eskatu zure txartela AVIA sareko edozein zerbitzugunetan, edo hemen.

Egin zaitez bazkide