Petrolio-instalazioak

AVIAren zentro logistikoa Bilboko Portu Autonomoan dago. Taupada indartsuak ematen dituen bihotza da, gure produktuak baldintzarik onenetan eta zure beharrizanetara egokituta jaso ditzazun.

  • 45.000 m² ditu guztiz automatizatutako instalazioetan
  • 220 milioi litro biltegiratzeko ahalmenarekin
  • 900 milioi litro kudeatzen ditu urtean
  • 3 milioi litro banatzen ditu egunean

AVIA terminalean petrolio-produktuak hartu, bildu eta bideratzen ditugu: azken belaunaldiko gasolinak eta gasolioak automoziorako, industriarako, itsasontzietarako eta nekazaritzarako.

Gure langile teknikoek produktuaren sarrera eta irteera, tangen mailak eta segurtasun-sistemak monitorizatzen dituzte.

Produktua hartzea

Zuzenean findegiekin lotutako oliobideetan zehar eta itsasontziz ere iristen da erregaia gure tangetara. Gure instalazioetan 100.000 tonako pisu hilerainoko ontziak portura daitezke. 

Produktua bidaltzea

Biltegiratu ondoren eta bidaltzeko agindua iritsi arte, produktua tangetan gordetzen da. Egunean 3 milioi litro irteten dira oliobidez, trenbidez edo tanga-kamioien bidez. Biderik onena aukeratzen dugu, zerbitzu eraginkorra eta garraio-epe doitua lortzeko.

Exijentzia ziurtatua

Segurtasunean, Ingurumenean eta Kalitatean egiten dugun ahaleginaren ondorioz, ziurtagiririk zorrotzenak eskuratu ahal izan ditugu.